InterNICHE



  About InterNICHE
  News
  Alternatives
  Conscientious Objection
  Resources
  How you can help
  Sponsors
  Site Map
  Links
  HOME

Introduction in other languages


 



InterNICHE Co-ordinator
Nick Jukes
42 South Knighton Road 
Leicester LE2 3LP 
England 

Tel/Fax +44 116 2109652

coordinator@interniche.org



 Introduction - Basque

 

Zer da animaliekin gauzatutako esperimentuek irakasten digutena?

 Disekzioak egiteko animaliarik hiltzeak zein esperimentutan erabiltzeak ez dauka sentsurik. Animaliarik kaltetzen ez dituzten metodo moderno eta berritzaile ugari dago, eta hainbat unibertsitatetan ohiko bilakatu dira.Hezkuntza etikoak animaliak kaltetu gabe irakaskuntzaren xedeak betetzeko gailen eta efizienteago diren metodoz baliatzen da.

 Aplikazio informatiko modernoek aukera anitz eskaintzen dute, disekzio birtualak eta konputagailu-pantailan esperimentazio laborategiak eskain ditzakete, edota prozesu klinikoen punta-puntako simulazio guztiz sinisgarriak errealitate birtualean murgilduta. Abilezi klinikoak garatzeko eta kirurgiako praktiketan trebatzeko baliabide modernoek, mikrokirurgia modeloak eta organo artifizialak eta feedback mekanismoak dituzten maniki oso errealistak eskaintzen dituzte. Beste metodo batzuk ikasle boluntarioek norberaren gorputzean egindako esperimentuetan oinarritzen dira, ordenagailutara loturiko sistema esperimentalez bitartez nerbio/muskulu kilikapena erabiliz.

Hezkuntza etikoak animaliak erabili ahal ditu. Albaitaritza ikasleek eskarmentudun profesionalei benetako gaixoekin lan klinikoak egiten laguntzen dietenean, era askotako abilezia klinikoak ikasten ari dira, gaixoen zaintza eta izaki bizidunenganako errespetua barne – animaliekin egindako esperimentuei oposatuz, azken hauek animaliak erabili eta bota ahal diren gauza irakasten baitute. Biologia ikasleek animaliak haien habitat naturalean metodo ez-inbasiboak erabiliz ikertzen dituztenean, animalien portaerari buruz laborategian garatutako esperimentuek irakats ziezaioketena baino askoz ere gehiago ikasten dute. Dohaintza egindako gorputzekin medikuntza ikasleek egiten dituzten disekzioen antzera, albaitaritza eta biologia ikasleek ere disekzio etikoak egin ditzakete gaixotasunek edo zauriz hildako animaliekin.

Ez eraildako animaliak erabiltzeak ezta animaliekin egindako esperimentuek ez diete ikasleei metodo etikoek irakats diezaieketena baino gehiago irakatsiko. Hala ere, animaliekin egindako esperimentuek ikasleengan animalien bizitza gutxiesten duen jarrera bat sor dezakete. Izaki bizidunak erabili eta bota ahal diren gauza direla ikasi duten mediku, albaitari eta ikertzaileak nahi ditugu? Zilegi al da animaliak bere ingurumaritik ateratzea, edo haien bizitza osoa kaiola estuetan gordetzea, beren izaera ezin adierazirik, azkenik disekzio-mahairen batean bukatzeko zein esperimentu inbasiboetan erabiltzeko?

Publikaturiko ikerketek erakusten duten bezala, metodo aurreratuak eta alternatiboak erabiltzea eraginkorragoa da trebetasun eta ezagupen etikoak garapenean. Ikasleak beraien araudi etikoak zapuztera behartuak izan beharrean, animaliak mindu barik ikasketa-giro hobe eta egoki batean murgiltzeko aukera izan dezakete. Zuk gauzak aldarazteko boterea daukazu. Animaliei egiten zaizkien neurrigabekeriei amaiera emateko erabilera jar zaitez kontaktuan InterNICHE-rekin. Hezkuntza etikoa aukera ezazu!

News release
Other languages


 About InterNICHE
 News
 Resources
 Alternatives
 Conscientious
   Objection

 How you can help
 Sponsors
 Site Map
 Links
 HOME
o